Más Escritos

BIZITZA, ETA GERO ZER? Leire Agirregabiria

Bizitza bai polita, bai zoragarria,
batzuk hobeto bizi, besteak okerrago,
denek bizitzaz gozatu;
baina noiz arte?

Bapatean heriotza agertzen da,
batzuk kotxe istripuetan,
besteak gaixotasunen erruz
edota adina dela ta;
baina denoi heltzen zaigu ordua,
Zergatik?

Badira destinua dela diotenak,
baina nik ezin dut sinetsi;
badira Jainkoaren nahia dela diotenak,
baina nik ezin dut sinetsi;
badira denon betebeharra dela diotenak
baina nik ezin dut sinetsi;
badira horrela izan behar dela diotenak,
baina nik ezin dut sinetsi.

Ba al dago heriotza azal dezakeen gizakirik?
Nik ezin dut sinetsi
hori azal dezakeen izaki bizirik dagoelarik.

Bizitza, eta gero zer?
Batzuk zerua dagoela diote,
baina nola jakin dezakete, haiek bizirik badaude?
Batzuk infernua dagoela diote,
baina nola jakin dezakete, haiek bizirik badaude?
Batzuk jainkoaren Erreinua dagoela diote,
baina nola jakin dezakete, haiek bizirik badaude?
Batzuk betiko bizitza dagoela diote,
baina nola jakin dezakete, haiek bizirik badaude?

Ba al dago heriotza azal dezakeen gizakirik?
Nik ezin dut sinetsi
hori azal dezakeen izaki bizirik dagoelarik.

Dena ez da argitasuna eta zoriontasuna,
denok arazoak ditugu,
baina, halere, ba al dago bizitza maite ez duen gizakirik?

Zergatik, zergatik?
Nik ez dut nahi inor gehiago gaixotasunez,
istripuz edota dena delakoez hiltzea.

Erlijioaren arabera heriotza eta gero
benetako eta zoriontasunaren bizitza dator,
hala izatea espero dut eta sinetsi nahi dut,
baina nola egon naiteke ziur?

Badakit erlijioa ez dela zientzia bat,
fedea norberaren barruan dagoela
eta ez daudela frogarik;
baina ba al dago
nik ditudan zalantza
berberak ez dituen kristauik?
Zer ote dago bizitza eta heriotza banatzen dituen
estalki beltz horren atzean?

Benetan espero dut bizitza eta gero
zeruan zoriontsu bizitzen jarraitzea
denak anai-arrebak bezala izatea.
Baina hori horrela den,
ezin izango dut jakin
nire ordua heldu arte.

Atrás Atrás